Zeit  5 Stunden 41 Minuten

Koordinaten 1389

Hochgeladen 30. März 2019

Aufgezeichnet Februar 2019

-
-
2.016 m
1.313 m
0
2,6
5,3
10,54 km

angezeigt 105 Mal, heruntergeladen 7 Mal

bei Izalzu, Navarra (España)

Neguko ibilbide klasiko bat aurkeztuko dut gaurko sarreran. Abodiko aparkalekutik abiatuta, Pikatua, Orbizkar, Orittipia eta Ori mendietako tontorrak ezagutzeko aukera izango dugu. Ibilbidea mendien arteko ertzetik osatzeko aukera eskaintzen digu elurrak, eta akaso hori izan daiteke berezitasun nabarmenena.

Hamar kilometro terdi eta 800 metroko desnibeleko txangoa da.



Ibilbidea eta altimetria.







Goizean goiz, egunsentiarekin batera abiatuko naiz gaurko txangoa egitera. Negu honetan eguraldi ez ohikoa dugu eta tenperaturak gorat egiten dute, horregatik elur hormaturik topatu nahi dut Ori mendiko ertzetik igo ahal izateko.

Abodiko eski estazioaren aparkalekuan kotxea utzi eta traste guztiak prestatu eta gero mendian gora abiatuko naiz.















 Ilargi handia oraindik ikusgai da.











Aurreneko aldapak igotzen hasi eta eguzkia Pirinioetako gailurren gainetik agertu egiten da.



















Mendi-ertzean, haizearen indarrak eta tenperatura epelak elurrik gabe topatuko dut, eta honela izango da tuneleko goiko aldean dagoen lepora arte.



 Pikatua mendiko tontorra elurrik gabe dago.







































Ibilbidea jarraituz, errepidera irtengo naiz, behatoki bat dagoen gunera.















Orbizkarreko magalera bideratuko naiz paisaia behatu eta gero.















 Orbizkarreko tontorra eta ezker aldean Ori eta Oritipia.











 Orbizkarreko menditik ikusgai dut egin beharreko bidea. Mendi-ertza nabarmentzen da.







 Orbizkar mendia bertze aldetik ikusita.



Errepidearen tunelaren gaineko tontortxora jarraitu beharko dut.









GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/03/pikatua-orbizkar-orittipi-eta-ori.html
Errepidera jaisteko eta aterpea bisitatzeko puntu honetan eskuinetik jaitsiko naiz.
Abodiko eski estazioko aparkalekuan dut gaurko txangoaren hasiera.
Abodiko eski estazioa garai batean aduana izandakoaren eraikinean dago.
Errepidearen parean dagoen aterpetxo txikia.
Pikatuaren ondoren errepidera jaitsi eta bertan Pirinioetako behatoki ederra topatuko dugu.
Errepidean, Iratiko Oihanaren alderako behatokia
Tuneletik gora, magaleko bukaeran mendi ertzera iristean, mend-lepo baten antzekoa dago.
Ori tontorra eta Ori Txipiren arteko mendi-lepoa.
Igoera normalean lepo honetara iristen zara.
Orbizkar mendia.
Orhi mendiko gailurra.
Zenbait mapetan, haitzaren gaineko tontorrari Ori Chipia izendatzen zaio, gorago dagoen Ori txipitik bereiztuz.
Ori Txipi mendia.
Pikatua mendia.
Aparkalekuaren gainean dagoen aurreneko tontorra. Mendi-ertzaren aurreneko gailurtxoa.
Mendi ertzetik jarraituz topatuko dugun bertze tontor bat. Tunelaren aurretik.

Kommentare

    Du kannst oder diesen Trail